XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Lenoir jauna eta zu, zeuen ikerketan hain interesatuak zergatik zabiltzaten ere bai.
- Nolatan dakizu hori?- galdetu zion osaba Kintinek -.
- Gu zelatatzen ibili al zara? - Bai, Blokek zure eskutitzak aztertu eta irakurri ditu -deiadar egin zuen amorruz
Barling jaunak ez zion haren irteerari jaramonik ere egin.
- Nire adiskide maitea
- Ni kontrabandista bat naizela jakingo duzula badakit.
- Negozio horri esker diru asko irabaz nezake.
- Zingirak patruilez inguratuak ez daudenez gero, oso erraza da inguru hauetan kontrabandoa sartzea.
- Gainera, neuk eta beste zenbaitzuk bakarrik ezagutzen ditugun pasabide sekretuetan harrapatzea ere ezinezkoa litzaieke poliziei.
- Gau egokietan seinaleak bidaltzen ditut.
- Beno, Blok da hain zuzen
- Blok al zen e!- deiadar egin zuen
- Orduan iristen dira zamak eta gero, garai egokienean beraietaz balia ninteke.
Kontuz-kontuz egiten ditut gauzak, ni salatzeko froga zehatzik inork izan ez dezan.
- Eta zergatik kontatzen didazu hau dena niri?- galdegin zion osaba Kintinek irri eginez -. Ez zait batere axola.
- Zingirak agortzeko plangintzak bakarrik kezkatzen nau eta ez beraietako kontrabando garraioak.
- Horixe da ba!- erantzun zion Barling jaunak eztiki -.
- Badakit nik. Zure planuak ikusi ditut eta zure eta Lenoir jaunaren ikerketaz ere zerbait irakurri dut.
- Baina zingiren lehortzeak nire negozioak galeraziko lituzke.
- Zingira lehortu, bertan kale eta etxebizitzak eraiki eta lainoa ezkutatzen denean, nire untziek ez lukete oharkabean sartu edo irteterik izango (...).